Aste Santuko oporrak heldu dira eta egun batzuk ditugu familian goxatzeko. Eguzkilore Ibilbide blog honetatik honako ideia ezberdin bi proposatzen dizkizuegu; bata kulturarekin erlazionaturik eta bestea naturarekin.
1. Urduinako urjauzia; DELIKA
Nerbio ibaia Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urdunako mendien goialdean, Santiagoko pagadian. Bizkaiko Urdunako lurrak igaro eta gero, arabako lurrak zeharkatzen ditu, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurrean sartu baino lehen. Gero, bere urak ematen dizkio Ibaizabali, bere 72 kilometroko ibilbidearen bukaeran.
Eurite hilabeteetan 270 metrotako urjauzi izugarri bat sortzen da eta udako hilabeteetan jauzia sikatu egiten da.
Delika oso edertasun handiko lekua da eta benetan merezi du bertara joan eta egun pasa bat egitea.
Eskaintza hau adin txikiko umeekin egiteko ere, bada , beraz, badakizue....lasaitasun osoz; haurrak asko disfrutatuko dute eta gure inguruneko beste toki eder eta berezi bat ezagutuko dute.
Hona hemen interesgarria izan litekeen bideo bat:
Paraje eder hau ikusten joateko ez duzu inolako arazorik izango eta informazioa behar izan ezkero klikatu
Eguraldi hona egin ezkero etxeti eramandako bokadiloak, ... jan ahal dituzue eta ostera hona hemen bazkaltzeko helbide batzuk:
2. Kutxaespazioa; Donostiako zientzia museoa.
Goian aipatutako eskaeran natura izan dugu ardatza eta honako honetan zientzietara bideratuko dugu gure irteera asmoa. Aukera honekin zuon seme-alabek asko disfrutatuko dute eta adinaren araberagaldera askoren erantzunak aurkituko dituzte.
Zentro edo museo honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero begiratu helbide honetan:
Ikusi nahi baduzue ere hona hemen bideo txiki bat:
Goiz osoa edo ordu batzuk museo honetan igaro ondoren egunari amaiera emateko Donostiko alde zaharra eta Kontxako ibilbidea izango dira aukerarik egokienak.
Badakizue hemen dituzue bi eskaintza hauek eta animatu gure herriak ematen dizkigun tokietaz disfrutatzera FAMILIAAAAAA!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario