jueves, 12 de abril de 2012

Apirileko hilabetea aurrerantz doa eta hemendik egun batzuetara hemen izango dugu berriro beste aukera bat gure herrietatik irteteko eta egun batzukin disfrutatzeko; Maiatzeko Zubiaz ari gatzaizkizue.
Gaurkoan aurkezten  dugun eskaintza honek naturarekin eta gure herriko kulturarekin harreman zuzena izango du, eta gainera ia edozeinek egin ahal izateko modukoa. Proposamena honako hau da:

Urederrako Iturburua-Zugarramurdiko Kobak-Kakoeta -Aiako Harriak(Apirilak 28 - Maiatzak 1)

Lehengo egunean bertan, zapatuan, Urederrako Iturburutik ibilaldi eder bat egingo dugu. 1987. urtean Naturako-Erretserba deklaratu zuten eta gaur egun nafarroako tokirik eder eta ikaragarrienetariko bat da.


Ibilbide honi buruz informazioa orrialde hauetan aurkitu ditzakezue:

Bigarren egunerako iparralderantz igotzea proposatuko da Zugarramurdiko kobak ikusteko asmoz eta horretarako larunbatean bertan gorantz abiatuko gara eta lo egiteko tokia helbide honetan izango duzue;
Arratsaldean bertan herrian bazkaldu eta gero aukera izango duzue nahi izanez gero AINHOA eta SAREko herrixkak bisitatzeko.


Hirugarren egunerako Kakoeta izango dugu prest; aukera paregabea berriz ere gure herriko paisaiaz disfrutatzeko. Ideia bat izan dezazuen paraje honetaz hona hemen bideo labur bat;


Lasitasun egunak bukatzen doaz baina oraindik azkenengo eguna geratzen zaigu eta kasu honetan etxera Gipuzkoako kostaldetik bueltako gara eta horretarako lo egiteko Oiartzunerantz joango gara eta bertan etxe honetan deskantzatuko dugu;  Erretegi
Astearte goiza Aiako Harrietatik buelta bat emanez pasatuko dugu eta eguerdian zerbait jan ondoren gure etxeetarantz abiatuko gara.

Benetan espero dugu gaur aurkezten dugun eskaintza hau zuotariko askoren gustukoa izatea!!!!
Animatu eta bueltan ikusiko gara!!!!!!
GURE HERRIKO PAISAIETAZ DISFRUTATZEKO AUKERA PAREGABEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario