lunes, 30 de abril de 2012

Bezero hauek Kataluniako famili bat dira eta "Valle del Nuria"n ibilbide txiki bat egin ondoren beraien bideoa guri bidaltzea erabaki dute. Ea gustatzen bazaizue;

Austriara motorrez

Ona hemen beste bezero batzuen bideoa. Kontatu digute orain dela urte batzuk egin zutela bidai hau  eta beraientzako oso berezia denez gure bidaltzea erabaki dutela. Bere izena Juan Recio da eta hemen uzten dizuegu beraien bideoa disfrutatu dezazuen.

viernes, 13 de abril de 2012

ANDORRA EZAGUTUZ

Hona hemen, Eguzkilore ibilbeakekin bidaiatu duen bezero baten esperientzia irudietan.


Eskerrik asko zure ekarpenagatik!!!

Beleroz egin daitezkeen irteera ezberdinak

Aste Santurik eduki ez baduzu eta Aste Santua amaitzeko itxaroten bazagoz, deskonektatzeko eta opor ezberdin batzuk egiteko aukera da!!! Kantauri eta Mediterraneo itsasotik beleroz nabigatzeko momentu aparta da, eguraldi onak baitatoz!!!!!
Bestalde, patroi titulua duzula baina belerorik ez, hau da zure helbidea: Matxitxako Nautika!!!!
Adi deialdi honetara!!!

Gonbidatuta zaudete uda bukatu baino lehen zuon bidai edo irteeratako bideoak guri bidaltzen. Jasotako guztien artean zozketa txiki bat egingo da eta saria "OLITEko PARADOREAn" asteburu bat pasatzea izango da.
Animatu eta ez utzi pasatzen aukera eder hau!!!




IRRIKITAN GAUDE ZUON BIDEOAK IKUSTEKO!!!


jueves, 12 de abril de 2012

Apirileko hilabetea aurrerantz doa eta hemendik egun batzuetara hemen izango dugu berriro beste aukera bat gure herrietatik irteteko eta egun batzukin disfrutatzeko; Maiatzeko Zubiaz ari gatzaizkizue.
Gaurkoan aurkezten  dugun eskaintza honek naturarekin eta gure herriko kulturarekin harreman zuzena izango du, eta gainera ia edozeinek egin ahal izateko modukoa. Proposamena honako hau da:

Urederrako Iturburua-Zugarramurdiko Kobak-Kakoeta -Aiako Harriak(Apirilak 28 - Maiatzak 1)

Lehengo egunean bertan, zapatuan, Urederrako Iturburutik ibilaldi eder bat egingo dugu. 1987. urtean Naturako-Erretserba deklaratu zuten eta gaur egun nafarroako tokirik eder eta ikaragarrienetariko bat da.


Ibilbide honi buruz informazioa orrialde hauetan aurkitu ditzakezue:

Bigarren egunerako iparralderantz igotzea proposatuko da Zugarramurdiko kobak ikusteko asmoz eta horretarako larunbatean bertan gorantz abiatuko gara eta lo egiteko tokia helbide honetan izango duzue;
Arratsaldean bertan herrian bazkaldu eta gero aukera izango duzue nahi izanez gero AINHOA eta SAREko herrixkak bisitatzeko.


Hirugarren egunerako Kakoeta izango dugu prest; aukera paregabea berriz ere gure herriko paisaiaz disfrutatzeko. Ideia bat izan dezazuen paraje honetaz hona hemen bideo labur bat;


Lasitasun egunak bukatzen doaz baina oraindik azkenengo eguna geratzen zaigu eta kasu honetan etxera Gipuzkoako kostaldetik bueltako gara eta horretarako lo egiteko Oiartzunerantz joango gara eta bertan etxe honetan deskantzatuko dugu;  Erretegi
Astearte goiza Aiako Harrietatik buelta bat emanez pasatuko dugu eta eguerdian zerbait jan ondoren gure etxeetarantz abiatuko gara.

Benetan espero dugu gaur aurkezten dugun eskaintza hau zuotariko askoren gustukoa izatea!!!!
Animatu eta bueltan ikusiko gara!!!!!!
GURE HERRIKO PAISAIETAZ DISFRUTATZEKO AUKERA PAREGABEA

sábado, 7 de abril de 2012

Mapa Kontzeptuala

Zeintzuk dira irteera edo bidai bat prestatzen hasi aurretik kontuan hartu beharreko faktoreak?


Beste aukera bat er baduzue gure maoa kontzeptual hau ikusteko;

Klikatu Mindomo!!

viernes, 6 de abril de 2012

Prezzi Aurkezpena


Beste modu batera ikusi nahi baduzue, zer den, gure blog honetan eskaintzen duguna, klikatu PREZZI

Aste Santuko eskaintzak

Aste Santuko oporrak heldu dira eta egun batzuk ditugu familian goxatzeko. Eguzkilore Ibilbide blog honetatik honako ideia ezberdin  bi proposatzen dizkizuegu; bata kulturarekin erlazionaturik eta bestea naturarekin.

1. Urduinako urjauzia; DELIKA
Nerbio ibaia Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urdunako mendien goialdean, Santiagoko pagadian. Bizkaiko Urdunako lurrak igaro eta gero, arabako lurrak zeharkatzen ditu, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurrean sartu baino lehen. Gero, bere urak ematen dizkio Ibaizabali, bere 72 kilometroko ibilbidearen bukaeran. 
Eurite hilabeteetan 270 metrotako urjauzi izugarri bat sortzen da eta udako hilabeteetan jauzia sikatu egiten da.    
Delika oso edertasun handiko lekua da eta benetan merezi du bertara joan eta egun pasa bat egitea.
Eskaintza hau adin txikiko umeekin egiteko ere, bada , beraz, badakizue....lasaitasun osoz; haurrak asko disfrutatuko dute eta gure inguruneko beste toki eder eta berezi bat ezagutuko dute.
Hona hemen interesgarria izan litekeen bideo bat:



Paraje eder hau ikusten joateko ez duzu inolako arazorik izango eta informazioa behar izan ezkero klikatu

Eguraldi hona egin ezkero etxeti eramandako bokadiloak, ... jan ahal dituzue eta ostera hona hemen bazkaltzeko helbide batzuk:

2. Kutxaespazioa; Donostiako zientzia museoa.
 Goian aipatutako eskaeran natura izan dugu ardatza eta honako honetan zientzietara bideratuko dugu gure irteera asmoa. Aukera honekin zuon seme-alabek asko disfrutatuko dute eta adinaren araberagaldera askoren erantzunak aurkituko dituzte.
Zentro edo museo honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero begiratu helbide honetan:
Ikusi nahi baduzue ere hona hemen bideo txiki bat:


Goiz osoa edo ordu batzuk museo honetan igaro ondoren egunari amaiera emateko Donostiko alde zaharra eta Kontxako ibilbidea izango dira aukerarik egokienak.

Badakizue hemen dituzue bi eskaintza hauek eta animatu gure herriak ematen dizkigun tokietaz disfrutatzera FAMILIAAAAAA!!!!!