martes, 1 de mayo de 2012
lunes, 30 de abril de 2012
Austriara motorrez
Ona hemen beste bezero batzuen bideoa. Kontatu digute orain dela urte batzuk egin zutela bidai hau eta beraientzako oso berezia denez gure bidaltzea erabaki dutela. Bere izena Juan Recio da eta hemen uzten dizuegu beraien bideoa disfrutatu dezazuen.
martes, 17 de abril de 2012
viernes, 13 de abril de 2012
ANDORRA EZAGUTUZ
Hona hemen, Eguzkilore ibilbeakekin bidaiatu duen bezero baten esperientzia irudietan.
Eskerrik asko zure ekarpenagatik!!!
Eskerrik asko zure ekarpenagatik!!!
Beleroz egin daitezkeen irteera ezberdinak
Aste Santurik eduki ez baduzu eta Aste Santua amaitzeko itxaroten bazagoz, deskonektatzeko eta opor ezberdin batzuk egiteko aukera da!!! Kantauri eta Mediterraneo itsasotik beleroz nabigatzeko momentu aparta da, eguraldi onak baitatoz!!!!!
Bestalde, patroi titulua duzula baina belerorik ez, hau da zure helbidea: Matxitxako Nautika!!!!
Bestalde, patroi titulua duzula baina belerorik ez, hau da zure helbidea: Matxitxako Nautika!!!!
Adi deialdi honetara!!!
Gonbidatuta
zaudete uda bukatu baino lehen zuon bidai edo
irteeratako bideoak guri bidaltzen. Jasotako guztien artean zozketa txiki bat
egingo da eta saria "OLITEko PARADOREAn" asteburu
bat pasatzea izango da.
Animatu eta ez utzi pasatzen aukera eder hau!!!
IRRIKITAN GAUDE ZUON BIDEOAK IKUSTEKO!!!
jueves, 12 de abril de 2012
Apirileko hilabetea aurrerantz doa eta hemendik egun batzuetara hemen izango dugu berriro beste aukera bat gure herrietatik irteteko eta egun batzukin disfrutatzeko; Maiatzeko Zubiaz ari gatzaizkizue.
Gaurkoan aurkezten dugun eskaintza honek naturarekin eta gure herriko kulturarekin harreman zuzena izango du, eta gainera ia edozeinek egin ahal izateko modukoa. Proposamena honako hau da:
Urederrako Iturburua-Zugarramurdiko Kobak-Kakoeta -Aiako Harriak(Apirilak 28 - Maiatzak 1)
Lehengo egunean bertan, zapatuan, Urederrako Iturburutik ibilaldi eder bat egingo dugu. 1987. urtean Naturako-Erretserba deklaratu zuten eta gaur egun nafarroako tokirik eder eta ikaragarrienetariko bat da.
Bigarren egunerako iparralderantz igotzea
proposatuko da Zugarramurdiko kobak ikusteko asmoz eta horretarako larunbatean
bertan gorantz abiatuko gara eta lo egiteko tokia helbide honetan izango duzue;
Arratsaldean bertan herrian bazkaldu eta
gero aukera izango duzue nahi izanez gero AINHOA eta SAREko herrixkak
bisitatzeko.
Hirugarren egunerako Kakoeta izango dugu prest; aukera paregabea berriz ere gure herriko paisaiaz disfrutatzeko. Ideia bat izan dezazuen paraje honetaz hona hemen bideo labur bat;
Lasitasun egunak bukatzen doaz baina oraindik azkenengo
eguna geratzen zaigu eta kasu honetan etxera Gipuzkoako kostaldetik bueltako
gara eta horretarako lo egiteko Oiartzunerantz joango gara eta bertan etxe
honetan deskantzatuko dugu; Erretegi
Astearte goiza Aiako Harrietatik buelta bat emanez pasatuko dugu
eta eguerdian zerbait jan ondoren gure etxeetarantz abiatuko gara.
Benetan espero dugu gaur aurkezten dugun eskaintza hau zuotariko
askoren gustukoa izatea!!!!
Animatu eta bueltan ikusiko gara!!!!!!
GURE HERRIKO PAISAIETAZ DISFRUTATZEKO AUKERA PAREGABEA
sábado, 7 de abril de 2012
Mapa Kontzeptuala
Zeintzuk dira irteera edo bidai bat prestatzen hasi aurretik kontuan hartu beharreko faktoreak?
Beste aukera bat er baduzue gure maoa kontzeptual hau ikusteko;
Klikatu Mindomo!!
Beste aukera bat er baduzue gure maoa kontzeptual hau ikusteko;
Klikatu Mindomo!!
viernes, 6 de abril de 2012
Prezzi Aurkezpena
Beste modu batera ikusi nahi baduzue, zer den, gure blog honetan eskaintzen duguna, klikatu PREZZI
Aste Santuko eskaintzak
Aste Santuko oporrak heldu dira eta egun batzuk ditugu familian goxatzeko. Eguzkilore Ibilbide blog honetatik honako ideia ezberdin bi proposatzen dizkizuegu; bata kulturarekin erlazionaturik eta bestea naturarekin.
1. Urduinako urjauzia; DELIKA
Nerbio ibaia Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urdunako mendien goialdean, Santiagoko pagadian. Bizkaiko Urdunako lurrak igaro eta gero, arabako lurrak zeharkatzen ditu, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurrean sartu baino lehen. Gero, bere urak ematen dizkio Ibaizabali, bere 72 kilometroko ibilbidearen bukaeran.
Eurite hilabeteetan 270 metrotako urjauzi izugarri bat sortzen da eta udako hilabeteetan jauzia sikatu egiten da.
Delika oso edertasun handiko lekua da eta benetan merezi du bertara joan eta egun pasa bat egitea.
Eskaintza hau adin txikiko umeekin egiteko ere, bada , beraz, badakizue....lasaitasun osoz; haurrak asko disfrutatuko dute eta gure inguruneko beste toki eder eta berezi bat ezagutuko dute.
Hona hemen interesgarria izan litekeen bideo bat:
Paraje eder hau ikusten joateko ez duzu inolako arazorik izango eta informazioa behar izan ezkero klikatu
Eguraldi hona egin ezkero etxeti eramandako bokadiloak, ... jan ahal dituzue eta ostera hona hemen bazkaltzeko helbide batzuk:
2. Kutxaespazioa; Donostiako zientzia museoa.
Goian aipatutako eskaeran natura izan dugu ardatza eta honako honetan zientzietara bideratuko dugu gure irteera asmoa. Aukera honekin zuon seme-alabek asko disfrutatuko dute eta adinaren araberagaldera askoren erantzunak aurkituko dituzte.
Zentro edo museo honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero begiratu helbide honetan:
Ikusi nahi baduzue ere hona hemen bideo txiki bat:
Goiz osoa edo ordu batzuk museo honetan igaro ondoren egunari amaiera emateko Donostiko alde zaharra eta Kontxako ibilbidea izango dira aukerarik egokienak.
Badakizue hemen dituzue bi eskaintza hauek eta animatu gure herriak ematen dizkigun tokietaz disfrutatzera FAMILIAAAAAA!!!!!
miércoles, 4 de abril de 2012
martes, 13 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)